XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur, emakumeen arteko harremanak eta zenbait pasaizu aztertuko ditut.

Prai Bartolome, J. C. Baroja eta Azkue-gana jo dut argi bila; eta jakina! ahoz-ahozko ihardunetara ere bai.

J. C. Barojak, emakumeen harremanez zera diosku, gutxi gorabehera euskarara itzulita: Neskatilak erlijio giroko antolakundetik landa, ez dira mutila bezain talde finkoetan bildu izan.

Hala ere, euren emakumetasuna bereziki nabari den biltzarre eta lan batzuk badituzte: lixiba egitea, iturrira joate eta udaberriko jorraketak.

Orduan, adiskide giroan azaleratzen ziren gazte-kezkak oihartzuna izan ohi zuten besteengan eta hortxe dute sorburua hainbat herri-kanta eta bertsok.

Neguko gau-bilerak ospetsuak ziren.

Aurreko lanean aipatzen nuen Markinaldean, eztei-gauean eta Gabonzaharrez nola ospatzen zen errondie zeritzana neska-mutilen artean.

Gorulariak ere biltzen ziren ilunabar batzutan.

Mutil gazteek ez omen zuten biltzarre horietara sartzerik.

Ume eta gizon helduei bakarrik irekitzen zitzaien atea.

Hala ere, Neska-eguna edo larunbata Nafarroako Baztan aldean egun izendatua izaten omen zen, mutilak orduan gorularien bilera-tokira sartzen baitziren haiei maitasun-jerak egitera...

Meñakan ere honen antzeko bileren berri jakin dut; baina berria Meñakan jaso arren, Morgakoa da.

Nire amama zena, Morgako alaba zen, gero Arrietara ezkondua.

Amak honela kontatzen ditu haren denborako gorulari-bilerak: .